Europe Direct Navarrak Europako Zinemaren Erakustaldiko proiekzioa aurkeztuko du Golem Yamaguchi zinema aretoetan

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europe Direct Navarra/Nafarroa zentroaren bitartez, Europako zinema erakustaldiaren ziklo bat antolatu du Golem zinemekin batera. Filmak ostiralero ikusten ahalko dira, martxoaren 7tik apirilaren 4ra bitarte.

Europako Zinemaren LUX Ikusleen Saria Europako Parlamentuaren eta Europako Zinema Akademiaren ekimena da, eta Europako Batzordearekin eta Europa Cinemas sarearekin lankidetzan antolatzen da. Sariak politikaren eta herritarren arteko loturak indartu asmo ditu eta, hala, ikusle europarrak protagonista eraginkor izatera gonbidatzen ditu, beren film gogokoenen aldeko botoa emanez.

Urtero, irabazlea hautatzeko, uztartu egiten dira ikusleen zuzeneko kalifikazioa eta Europako Parlamentuko diputatuena. Alderdi bakoitzak % 50eko pisua du saria irabazteko aukera duen film bakoitzaren bukaerako puntuazioan. Ikusleek puntuak ematen ahal dizkiete filmei webgune honetan apirilera arte. Botoa ematen duten ikusleen artean, zenbait sari zozketatuko dira, besteak beste, sariaren entrega ekitaldira joateko aukera, Europako Parlamentuaren Bruselako egoitzan.

Bost film finalistak

Saria lortzeko lehiatuko diren film finalistek askotariko gaiak jorratzen dituzte, hala nola genero berdintasuna, nortasun kulturala, lanaren presioa, turismoa, desinformazioa edota Lurraren suntsiketa.

Erakustaldi honetan honako film hauek ikusten ahalko dira honako egun hauetan: Animal (Sofia Exarchou), martxoaren 7an; Dahomey (Mati Diop), martxoaren 14an; Flow (Gints Zibalodis), martxoaren 21ean; Inercepted (Oksana Karpovych), martxoaren 28an; eta Julie keeps quiet (Leonardo van Dijl), apirilaren 4an.

Filmen aurretik Patxi Burillo zinemako kritikari eta espezialistak aurkezpen laburra eginen du.

Film guztiak proiektatuko dira Golem Yamaguchi zinema aretoetan, sarrera doakoa izanen da edukiera bete artean eta ostiralerako egonen dira filmak ikusgai 19:30ean, martxoaren 7tik apirilaren 4ra arte.