Bertan izateko eta kontaktuak egiteko aukera egonen da (plaza mugatuak, egin eskaera martxoaren 31 baino lehen), baita online jarraitzeko ere. Aurkezpenaren ondotik networking ekitaldi bat eginen da bazkideak bilatzeko.
Europako Batzordeko Info Day saioak “Horizonte Europa: Klima, Energia eta Mugikortasuna” deritzon 5. klusterraren 2025eko Lan Programaren esparruan proposatutako ikerketa eta berrikuntza gaiak aurkeztuko ditu. Ekitaldiak aukera emanen die balizko eskatzaileei lan programa berriaren esparruan finantzaketa aukerei buruzko informazio gehiago lortzeko (aurrekontua: 1.200 milioi euro). Europan 2050era bitartean klima neutraltasuna lortzeko behar den trantsizio ekologiko eta digital bikoitzaren ingurukoa da programa hori.
Info Day hori 2025eko maiatzaren 6an izanen da (09:00etatik 16:00etara), bai in situ, Charlemagne eraikinean (Brusela), bai online. Online parte hartzaileentzako emanaldirako esteka orrialde honetan egonen da eskuragarri ekitaldia hurbiltzen denean.
Plaza gutxi daude in situ parte hartzeko. In situ parte hartzeko izen-ematea 2025eko martxoaren 31n itxiko da (edo lehenago, saiorako espazioaren edukiera bete bada).