Europako mugen arteko zirkulazio askea EBko herritartasuna izatearen askotariko abantailetako bat da. Baina, benetan zenbat kostatzen du herrialde horietan bizitzeak?
Zalantzarik gabe, asko dira EBko herritar izatearen abantailak. Abantaila nagusietako bat da ondasunek, pertsonek eta kapitalek ase zirkulatzen ahal dutela EBtik. Alabaina, bizitzaren kostuaren krisiaren gaineko kezka etengabe joan da areagotzen: Europako herritarren % 93k esan dute arduraz bizi dutela egoerari nola eginen dioten aurre. Egungo egoera ikusita, begiratu dezagun benetan zer esan nahi duen EBn bizitzea kostuei dagokienez.
Lehenik eta behin, bizitzaren kostua nabarmenki aldatzen ahal da EB osoan zehar. Europa mendebaldeko nazioak (hala nola Frantzia eta Norvegia) oro har garestiagoak izaten dira ekonomia sendoagoak dituztelako. Beste herrialde batzuek, hala nola Hungaria eta Bulgaria, baldintza eskuragarriagoak izaten dituzte orokorrean Alderatu, esate baterako, Norvegian bizi den pertsona batek dituen hileko kostuak (1.125,2 euro) eta Bulgarian bizi den pertsona batenak (606,5 euro).
Bizitzaren kostua kalkulatzeko faktore nagusiak azaltzen dira jarraian, EBko herrialde batzuen artean aldeak agertzen dituztenak.
Etxebizitza
2015etik 2023ra bitarte, etxebizitzaren prezioak EBn bikoiztetik hurbil egon ziren. Hazkunderik handiena Hungarian izan zen (% 173 ), eta txikiena, berriz, Finlandian (% 5 ). Europarren bi heren baino gehiago haien etxebizitzen jabe dira, baina alokatzen dutenentzako, Bulgarian daude aukerarik eskuragarrienak, eta Suitza dago espektroaren beste mugan (550 euro eta 2.543 euro logela bakarreko pisu batengatik, hurrenez hurren).
Argindarraren faktura
EBko biztanleek duten beste kezka bat da energiaren krisia, COVID-19aren pandemian hasia eta Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean areagotua. Energiaren prezioek gora egin zuten inoiz ikusi ez diren mailetaraino, eta horrek pobrezian egoteko zorian utzi zituen biztanle batzuk. Nahiz eta harrez geroztik energiaren merkatua gehienbat egonkortu den, prezioak ez daude inola ere hurbil pandemia aurreko prezioetatik. 2024aren hasieran, etxean erabiltzeko argindarraren preziorik altuenak Alemanian zeuden (0,3951 EUR/KWh), eta baxuenak, berriz, Hungarian (0,1094 EUR/KWh).
Garraio publikoa
Garraio publikoa beti da aukerarik argiena, nola ingurumenerako hala poltsikorako. Alabaina, kasu honetan ere alde handiak egoten ahal dira. Hilabeterako garraio abonu batek Irlandan, esate baterako, 115 euroko kostua du, eta Errumanian, aldiz, 13,06 euro baino ez.
Aisia
Bizitza zer izanen litzateke etxetik kanpo bazkaldu nahiz afaldu, zineman film on bat ikusi edota lagunekin kafe on bat hartu barik? Birentzako bazkari batek erdi mailako jatetxe batean 65 euroko kostua du Berlinen eta 50 eurokoa Bukaresten. Zinemarako sarrera baten prezioa 21 euro ingurukoa da Suitzan eta 7,50 eurokoa Portugalen. Kafe batek Portugalen 1,50 euro kostatzen ahal du Portugalen, ez besterik, baina Danimarkan kafeina dosia eskuratzeko 4 euro inguru ordaindu behar da.
Jan-edanak
Berriz ere, EBko herrialdeen artean aldeak daude elikagaien prezioetan: sagar kiloak 1,90 euroko prezioa du Atenasen, eta Stockholmen, berriz, 2,88 eurokoa. Suitza da ogiaren, zerealen, okelen eta arrainen prezioen zerrendetako buru, eta produktu horiek merkeen aurkitzen ahal dira Errumanian (ogia, zerealak, arraina) eta Eslovakian (okela).
Zoriontasun indizea
Badago produktu bat prezioaren etiketarik ez duenik, eta baliotsuena baino ezin da izan. Txostenaren arabera World Happiness Report 2024, Finlandiak buru izaten jarraitzen du, eta atzetik oso gertu dauka Danimarka. Europa iparraldeko bost herrialdeak lehenbiziko hamarren artean daude.
Lanagatik bidaiatu behar duzu eta zure premia eta aurrekontuarekin bat datorren bizileku bila ari zara? Bisitatu webgune hau: Etxe bila ari zara EBn? Hemen hasten ahal zara aholku erabilgarriak lortzeko.