2023an 3,67 milioi haur jaio ziren EBn, % 5,4 gutxiago 2022ko 3,88 milioien aldean. 1961tik erregistratutako urteko beherakadarik handiena da.
Guztizko ugalkortasun tasa 2023an hauxe izan zen: 1,38 jaioberri emakume bakoitzeko EBn; 2022an, aldiz, 1,46 izan ziren.
Informazio hori Eurostatek gaur argitaratutako ugalkortasunari buruzko datuetatik dago aterata. Artikuluak ugalkortasun estatistikei buruzko Statistics Explained deritzon artikulu xehatuagoaren aurkikuntza batzuk jasotzen ditu.
2023an Bulgariak izan zuen EBko guztizko ugalkortasun tasa handiena (1,81 jaioberri emakume bakoitzeko), eta Frantzia (1,66) eta Hungaria (1,55) izan zituen atzetik.
Aitzitik, ugalkortasun tasa txikienak Maltan (1,06 jaiotza emakume bakoitzeko), Espainian (1,12) eta Lituanian (1,18) erregistratu ziren.