2022an, EBko langileen % 14,7k soldata txikiak zituzten, eta 2018an, berriz, % 16,2k. Soldata txikiak dituzten langileak dira lan egiten duten herrialdean orduko diru sarrera gordinen batezbestekoaren bi heren edo gutxiago irabazten dutenak.

Soldata txikiak zituzten soldatapekoen proportzioa handiagoa izan zen emakumeen artean gizonen artean baino 2022an (% 17,1 eta % 12,6, hurrenez hurren). 2018an, hauek ziren ehunekoak: emakumeen % 18,2 eta gizonen % 12,5.

Pertsona baten hezkuntza maila zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta aukera handiagoa du soldata txikiak dituen soldatapeko izateko. 2022an, hezkuntza maila txikia zuten EBko langileen % 27,5ek soldata txikiak jasotzen zituzten; aldiz, hezkuntza maila ertaina zuten langileen % 17,5ek eta hezkuntza maila handia zutenen % 4,8k jasotzen zituzten soldata txikiak.

Soldata txikiak dituzten langileen proportzio handiena Bulgarian dago, eta txikiena, berriz, Portugalen

Soldata txikiak dituzten langileen proportzioa nabarmen aldatu zen EBko herrialdeen artean 2022an. Proportziorik handiena Bulgarian (% 26,8), Errumanian (% 23,9), Letonian (% 23,3), Grezian (% 21,7), Estonian (% 21,2) eta Zipren (% 20,0) izan zen.

Aitzitik, soldatapekoen % 10ek baino gutxiagok zituzten soldata txikiak Portugalen (% 1,8), Suedian (% 4,1), Finlandian (% 6,5), Italian (% 8,8), Eslovenian (% 9,4), eta Frantzian eta Danimarkan (% 9,7).

Soldata txikiak dituzten langileen proportzio handiagoa ostatu eta janari zerbitzuetan

2022an, EBn erregistratutako soldata txikiko langileen proportzioa handiagoa izan zen ostatu jardueretan eta otordu zerbitzuetan (% 35,1), eta, ondoren, administrazio jardueretan eta zerbitzu osagarrietan (% 32,3), bitarteko agentziek enplegatutako pertsonak barne.

Kontratu motak ere badu eraginik: iraupen mugatuko lan kontratua duten soldatapekoen artean, % 27,2k soldata txikiak zituzten, eta kontratu mugagabea zutenenen artean, berriz, % 12,6k.

Informazio gehiago