EB inflexio puntu erabakigarrian dago bere lehiakortasunerako, deskarbonizaziorako eta segurtasunerako, eta argi dago gai horiei heldu behar diela. Egiturazko energia kostuak altuak dira, eta hori kalte egiten ari zaie gure herritarrei eta enpresei. Erronkak argiak dira, baita horiei aurre egiteko Europar Batasunaren zeregina ere.
Batzordeak ekintza plan bat aurkeztuko du gaur, epe laburrerako neurriak dituena energiaren kostuak murrizteko, Energiaren Batasuna osatzeko, inbertsioak erakartzeko eta gerta litezkeen energia krisietarako hobeki prestatuta egoteko.
Plan hau, Industria Garbirako Itunaren funtsezko osagaia den aldetik, lagungarria izanen da bai energia faktura handiei aurre egin behar dieten familientzat eta bai ekoizpen kostu handiei aurre egin behar dieten industrientzat ere; izan ere, kalkuluen arabera, 45.000 milioi euro aurreztuko dira 2025ean, eta pixkanaka urtean130.000 milioi euro aurreztera iristen ahal da hemendik 2030era, eta 260.000 milioi euro hemendik 2040ra.
Era berean, Energiaren Batasuna gauzatzeko bidea erraztuko du, aurreratu eginen baititu merkatuaren integrazio handiagoaren, interkonexio hobeen, energia berriztagarri gehiago izatearen eta energia aurrezpenaren onurak.
Online kontsultatzen ahal dira prentsa oharra, galde-erantzunen orria eta informazio fitxa bat, non neurri eta onura nagusiak deskribatzen diren.