Hasiak dira Europan 2025eko kohesio politikako proiekturik onenak bilatzen. REGIOSTARS sariak Europako bikaintasunaren marka dira; EBk finantzatutako proiektuen artean eskualde garapenaren inpaktu eta inklusibotasuna erakusten dutenei ematen zaie.

Zure proiektuak inpaktu positiboa izan du toki mailan? Ezer berririk garatu al da proiektuaren barruan? Ekarri al dio onurarik eskualdeari ekonomiaren, gizartearen edo ingurumenaren arloan? Proiektua bukatu ondoren ere ageri al dira emaitzak? Europa osora zabal liteke?

Erantzuna baiezkoa bada, aurkeztu zure hautagaitza REGIOSTARS lehiaketara 2025eko maiatzaren 20a baino lehen, EU Survey REGIOSTARS hautagaitza formularioaren bidez.

Aurreko urteetan bezala, kohesio politikaren helburuekin bat datozen bost kategoriatan lehiatzen dira proiektuak. Honako hauek dira lehiaketaren kategoriak:

  1. kategoria: EUROPA LEHIAKORRA ETA ADIMENDUNA
  2. kategoria: EUROPA BERDEA
  3. kategoria: EUROPA KONEKTATUA
  4. kategoria: EUROPA SOZIALA ETA INTEGRATZAILEA
  5. kategoria: HERRITARRENGANAKO HURBILAGOA DEN EUROPA

Akademiko gailenez osatutako REGIOSTARS epaimahai batek ebaluatuko ditu aurkeztutako proiektuak. Bost kategorietako irabazleak urrian Bruselan eginen den EURegionsWeek ekitaldian zehar hautatuko dira. Gainera,

 

Irabazleen izenak REGIOSTARS zeremonian ezagutaraziko dira; horixe izanen da EURegionsWeek ekitaldiaren une gorena. Sariaren parte gisa, irabazleek beren proiektua sustatzeko kanpaina txiki bat jasoko dute.

2024ko REGIOSTARS zeremoniaren lagin bat

Urtetik urtera gero eta eskabide gehiago aurkezten dira REGIOSTARSera, eta irrikaz gaude beste urte batez ere errekorra lortzeko. Egin bat gurekin zure hautagaitza aurkeztuz.

Nola aurkeztu eskabidea?

Aurten eskabide guztiak EU Survey bidez aurkeztu behar dira.

  • Eskatzaileentzako gida: lehiaketen kategoriak, onarpenetarako eta esleipenetarako irizpideak, lehiaketa prozesuaren egutegia, eta lehiaketa kategoria probableena identifikatzeko bihurketa taula.
  • Galderarik ohikoenak (FAQ): galderak eta erantzunak hainbat gairi buruz, hala nola onartuak izateko irizpideak, hautaketa prozesua, eskabidearen aurkezpena, irabazle suertatu ondorengo prozesua…
  • Eskabiderako inprimakia (txantiloia): prestaketa lana errazteko eta eskabidea idazterakoan proiektuen sustatzaileen arteko lankidetzari laguntzeko. Kontuan izan EBren inkestaren bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik onartuko direla. Eskabideak EBko hizkuntza ofizial guztietan aurkez daitezke.
  • Abal gutuna (txantiloia): Eskabide guztiekin batera, abal gutuna aurkeztu beharko da, agintaritza kudeatzaileak sinatuta.

Informazio gehiago

POCTEFA proiektuetarako informazioa