Europako Batzordeak pozik hartu du Errusiaren aurkako EBren 16. zehapen sorta onetsi izana; zehapen sorta horrek areagotu egiten du Kremlinen gaineko presioa, hain zuzen ere Ukrainaren aurkako legez kanpoko erasoak laugarren urtea betetzean. Neurri berriek Errusiako ekonomiaren funtsezko sektoreetan dute eragina, hala nola energian, merkataritzan, garraioan, azpiegituretan eta finantza zerbitzuetan, eta, aldi berean, handitu edo areagotu egiten dira Errusiak zehapenak saihesterik ez izateko ahaleginak .

Zehapen sorta horrek murrizketa gehigarriak ezartzen dizkie Errusiako aluminioaren inportazioei, zabaldu egiten ditu erabilera bikoitzeko eta abangoardiako teknologien esportazioen kontrolak, eta are gehiago mugatzen du Errusiak bere arlo militar-industrialerako funtsezko baliabideak eskuratzea. Finantza sektorean ere neurri zorrotzagoak ezartzen ditu, barnean hartuta bai Errusiako bankuentzako eta bai zehapenak saihesten inplikatutako kriptoaktiboen hornitzaileentzako murrizketa berriak. Zehapen sortak, halaber, eragina du Errusiako ontzidi klandestinoan parte hartzen duten edo Errusiaren energiagatiko diru sarreretan lagundu duten beste 74 ontzitan; hala, zerrendako ontzi kopuru osoa 153ra igo da. Gainera, EBk Krimearekin eta Sebastopolekin lotutako zehapen erregimenak eguneratu eta indartu ditu, bai eta Donetsk, Jerson, Luhansk eta Zaporiyia probintzietan Gobernuak kontrolatzen ez dituen eremuekin lotutakoak ere.

Era berean, EBk murrizketa berriak ezarri dizkie Errusiako petrolioa biltegiratzeari, hegazkinei eta azpiegiturei, eta desinformazioaren aurkako neurriak ere hartu ditu, Errusiako estatuaren aldeko zortzi komunikabide errusiar bertan behera uztea barne. Errusiaren saiheste taktikak indargabetzeko, zehapen sorta honen elementu batzuk Bielorrusiarako zehapen erregimenean ere islatzen dira orain.

Batzordeak EBko zehapenen erabateko aplikazioa eta exekuzioa bermatzeko konpromisoari eusten dio, eta nazioarteko kideekin lankidetzan jarraitzen du, Errusiak zehapen horiek saihestea eragozteko.

Informazio gehiago