Europako Batzordeak inkesta publiko bat egin du EBren aurrekontuaren etorkizunari buruz. Maiatzaren 6ra arte egonen da eskuragarri, EBko hizkuntza ofizialetan.

Urte anitzeko egungo finantza esparrua (UAFE), EBren epe luzerako aurrekontua, 2027ra arte egonen da indarrean. 2025ean, Europako Batzordeak proposamen globalak aurkeztuko ditu 2027aren ondorengo UAFErako eta hurrengo finantza programetarako. Von der Leyen presidentearen orientazio politikoetan iragarri zen bezala, Batzordea lanean ari da EBren aurrekontu errazagoa eta eragin handiagokoa izateko, EBren lehentasun estrategikoak islatuko dituena, «Inbertsio Batzordea» izateko asmoarekin. Horri dagokionez, EBk inkesta egin du EBk arlo hauetan erabiltzen dituen funtsei buruz: mugaz haraindiko hezkuntza, prestakuntza eta elkartasuna, gazteak, komunikabideak, kultura eta sormen sektoreak, balioak eta gizarte zibila.

Sakatu hemen, kontsulta publikoan sartzeko.