POCTEFA 2021-2027 DEIALDIEN TAILERRA. 2. KLASIKOA ETA PROIEKTU TXIKIAK

Nafarroan POCTEFAren 2021-2027 aldiko deialdiei buruzko tailer bat eginen da

Iruñea mugaz haraindiko lankidetzaren erdigune bihurtuko da heldu den otsailaren 28an; izan ere, POCTEFAren 2021-2027 aldiko deialdiei buruzko informazioa eskainiko duen tailerra eginen da hirian, 2. klasikoan eta proiektu txikietan ardatza jarriko duena.

Ekitaldia Nafarroako Artxibo Nagusian izanen da (Maiatzaren Biaren kalea), 12:00etatik 14:00ak arte. Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak antolatu du, Europe Direct Nafarroarekin elkarlanean; Tailerrean funtsezko informazioa emanen zaie Europako finantzaketa eskuratzeko programa horietan parte hartzeko interesa dutenei.

Ekitaldia POCTEFA Interreg Europako programaren barnean dago, helburua baitu Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko lurralde integrazioa indartzea mugaz haraindiko lankidetza-proiektuen finantzaketaren bidez.