Europako Batzordeak iragarri ditu bigarren hezkuntzako ikastetxeetarako antolatzen den EBko «Juvenes Translatores» itzulpen lehiaketako 18. edizioko  27 irabazleak.

3.070 parte-hartzaile gogotsu saiatu ziren testu bat itzultzen EBko 24 hizkuntza ofizialetako biren artean.

Ingelesak leku nabarmena izan duen arren, 27 estatu kideetako 713 ikastetxetako ikasleek aukeratutako 144 hizkuntza konbinazioen artean, honako hizkuntza bikote hauek zeuden, besteak beste: poloniera-portugesa, esloveniera-daniera eta errumaniera-finlandiera.

Europako Batzordeko itzultzaileek irabazle bat aukeratu zuten EBko herrialde bakoitzeko. Gainera, 341 ikaslek aipamen bereziak jaso zituzten egindako lan ikaragarriagatik. Piotr Serafin Aurrekontuen, Iruzurraren aurkako Borrokaren eta Administrazio Publikoaren komisarioak zorionak eman zizkien irabazleei, eta eskerrak ere bai parte-hartzaile guztiei eta irakasleei, erakutsitako gogo handiagatik. Hizkuntzak ikastearen garrantziari buruzko mezu bat gehitu zuen.

Sariak emateko ekitaldia Bruselan izanen da, apirilaren 10ean. Bidaiaren zati gisa, 27 itzultzaile gazteek Europako Batzordeko itzultzaileak ezagutuko dituzte eta nola lan egiten duten ikusiko dute. Esperientzia horrek aukera paregabea emanen die besteen hizkuntzak eta kulturak ezagutzeko. Iazko irabazle suediarrak, Ivar Lasses-ek, hau esan zuen: “Juvenes Translatores” lehiaketak “Europako Proiektua”n sinestarazi zidan.

Informazio gehiago