Europako Batzordeak REGIOSTARS lehiaketaren 2025eko edizioa jarri du abian. Lehiaketa horrek EBko Kohesio Politikak babestutako proiekturik onenak sarituko ditu. 2025eko otsailaren 11tik maiatzaren 20ra bitartean, EB osoko kohesio proiektuen onuradunek hautagaitza aurkezten ahalko dute bost kategoria tematikoetako batean, saria eskuratzeko asmoz: 1) «Europa lehiakor eta adimenduna»; 2) «Europa berdea»; 3) «Europa konektatua»; 4) «Europa sozial eta integratzailea»; eta 5) «Herritarrengandik hurbilago dagoen Europa». Herritarrek ere beren proiektu gogokoena aukeratzen ahalko dute, «REGIOSTARS bozketa publikoa»n parte hartuz.

Raffaele Fitto Kohesio eta Erreformetako presidenteorde exekutiboak lehiaketaren berri eman du: «REGIOSTARS lehiaketari esker, Kohesioak babestutako proiekturik onenek erakusten ahalko dute Europako eskualdeak eraldatzeko eta pertsonen bizitza hobetzeko orduan duten bikaintasuna. Ideiak eta jardunbide egokiak erakutsita, proiektu horiek inspirazio iturri izanen dira beste eskualde batzuendako. Ahalik eta proiektu gehien animatzen ditut, beren hautagaitza aurkez dezaten».

Proiektu irabazleen ordezkariek REGIOSTARS saria jasoko dute. Ondoren, Batzordeak tokiko komunikazio kanpaina txikiak antolatuko ditu, proiektu irabazleen sustatzaileen eta kudeaketa agintaritzen lankidetzarekin.

Informazio gehiago