Europako Batzordeak jakitera eman ditu Ikerketa eta Berrikuntzako Horizonte Europa programaren parte diren Marie Skłodowska-Curie (MSCA) ekintzen doktoratu ondoko beken 2024ko deialdiaren emaitzak.
Guztira 417 milioi euroko finantzaketarekin, Europako eta Europatik kanpoko doktoratu ondoko 1.696 ikertzaile nabarmenek beren proiektuak garatzen ahalko dituzte orain, goi mailako prestakuntza eta ikuskapena jasotzen dituzten bitartean. Proiektuak hainbat diziplina zientifikotakoak dira. Hauek dira nabarmenenak:
- Gizarte zientziak eta humanitateak: % 22,94
- Bizitzaren zientziak: % 20,93
- Informazioaren zientziak eta ingeniaritza: % 15,63
Ikerketa gaien artean daude, besteak beste, kultura ondarea, hezkuntza, gizarteratzea, minbiziari buruzko ikerketa, energia berriztagarriak, garapen jasangarria, adimen artifiziala eta ikerketa kuantikoa.
Gainera, 41 ikertzailek aukera izanen dute hautatu diren herrialdeetan lan egiteko, ikerketa Europako Ikerketa Esparruko (EIE) beken esparruan hobeki integratzeko.
Hautatutako bekadunek 47 herrialdetako unibertsitate, ikerketa zentro, erakunde publiko eta enpresetan gauzatuko dituzte beren proiektuak. Aurreikusita dago hurrengo deialdia 2025eko maiatzaren 8an hastea.