Behin-behineko datuen arabera (apirilean behin betikoak izanen dira), kopuru horretatik 315,83 milioi euro exekuzio fasean daude.
2024aren amaieran, Foru Komunitateak 613,36 milioi euro jaso zituen 616,82 milioietatik. Diru hori Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren (STEP) ondoriozko jarduketei esleitutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Funtsen finantzaketatik zetorren.
Finantzaketa horretatik, abenduaren amaieran 2020tik 2026ra bitarteko aldirako 560,88 milioi euroko gastuak baimenduak zeuden, eta horietatik 315,83 milioi kontabilizatuta zeuden, hau da, exekuzio fasean.
Guztira, Nafarroako Gobernuko departamentuek kudeatzen dituzten proiektuak 150 ziren joan den urtearen amaieran. Labur xehakatuta, azken hilabeteetan ohikoa izan den bezala, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua nabarmendu zen, 30 proiektu kudeatu baititu. Era berean, finantzaketa handiena zuena Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua zen: 112 milioi euro baino gehiago 2020-2026 aldirako.
Behin betiko datuak apirilean ezagutuko dira, 2024an funtsekin lotutako kontabilitate prozesu guztiak amaitzen direnean.