EBren eta Txileren arteko bitarteko merkataritza-akordioa (ITA) indarrean jarri da Txilek berresteko prozesua bukatu ondoren. ITA 2023an sinatu zen eta funtsezko garrantzi geopolitikoa dauka. Bi aldeetako enpresen lehiakortasuna bultzatuko du, eta, aldi berean, plataforma partekatu bat emanen du gure ekonomia garbiak garatzeko.
Global Gatewayren esparruan abian dauden ekimenek indartuko dute lan hori, hala nola litio eta kobrerako lehengai kritikoen balio-kateak garatzea eta hidrogeno berdea Txilen ekoiztea.
Akordioak aukera emanen die EBri eta Txileri lankidetzan aritzeko bazkide iraunkor gisa erronka globaletan, hala nola hornidura-kateen arriskuaren murrizketan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan. Gainera, EBren eta Txileren elkarketa pribilegiatua bultzatuko, eta balio partekatuak aldebiko harremanen erdigunean kokatuko ditu, merkataritza jasangarriari eta genero berdintasunari buruzko xedapen berariazkoak eta konpromisoak barne.