Gaur argitaratu da Eurobarometroaren azken inkesta, Europako herritarrek zientzia eta teknologiaren gainean duten ezagutza eta jarrerari buruzkoa; bertan, erakusten da 10 herritarretik 8k baino gehiagok (% 83) uste dutela zientziak eta teknologiak duen eragina, oro har, positiboa dela. Inkestatuen bi herenek (% 67) ere uste dute zientziak eta teknologiak bizitza errazagoa, osasuntsuagoa eta erosoagoa egiten digutela.

Oro har, inkestatuen ustetan, energia berriztagarriek (% 87), informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (% 79), txertoek eta gaixotasun infekziosoen aurkako borrokak (% 77) eragin positiboa izanen dute gure bizitzan hurrengo 20 urteetan.

Inkestak erakusten du europar gehienek gehiago jakin nahi dutela aurrerapen zientifikoei buruz (% 58). Hala ere, denbora eza (% 40), interes falta (% 37) eta zientzia eta teknologiari buruzko ezagutza falta oraindik ere traba handiak dira zientzia eta teknologiarekiko konpromiso publikorako.

Informazio gehiago