2025eko otsailaren 1etik Batzordeak zuzendaritza nagusi berri bat dauka: Europar Batasunaren Zabaltzerako eta Ekialdeko Auzo Herrialdeekin Harremanetarako Zuzendaritza Nagusia (DG ENEST); unitate hori arduratuko da Europar Batasunean sartzeko hautagaiak diren eta izan daitezkeen herrialdeekin negoziatzeaz. Horrek barne hartzen du, halaber, zabalkundearen onurei buruzko informazioa ematea Europar Batasuneko estatuei, bai eta Batasunean sartuko diren herrialde bazkideei ere. DG ENEST Zuzendaritza Nagusiaren beste zeregin garrantzitsu batzuk dira eskualdeen lankidetza eta ekimenak, Batasunean sartzeko lana egiten duten heinean herrialde hautagaiak pixkanaka integratzea barne. Halaber, zuzendaritza nagusi horrek kudeatuko du Europar Batasunean sartzeko hautagaiak direnei ematen zaien EBren laguntza finantzario eta tekniko gehiena, bai eta EBren ekialdeko auzo herrialdeei ematen zaiena ere, hala nola Armenia, Azerbaijan eta Bielorrusia. Gainera, Zuzendaritza Nagusiak laguntza etengabea eta iraunkorra emanen dio Ukrainari, herrialdea lehengoratzeko eta berreraikitzeko lanekin jarraituko du, eta Ukrainako Emaileen Plataforma hartuko du.

Zuzendaritza nagusi horren sorrera Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak iragarri zuen, Komisarioen Elkargoaren aurkezpenean, 2024ko irailean; Batzordeak agintaldiaren hasieran, 2024ko abenduan, hartutako erabaki formal baten bidez egin zen.

Informazio gehiago