Europako Batzordeak esparru berri bat aurkeztu du produktibitate ekonomikoa suspertzeko eta EBren lehiakortasuna bermatzeko. Lehiakortasunerako iparrorratzak oinarri hartzen ditu Mario Draghik Europako lehiakortasunaren etorkizunaz egin duen txosteneko gomendioak. Datozen bost urteetan EBk lehiakortasunaren arloan eginen duen lana bideratuko du, eta txosteneko gomendioak EBren etorkizuneko oparotasunerako ekintza zehatzen bidez gauzatuko ditu.
EBk eskubide eta balioen sistema sendo bat dauka, merkatu bakar bat, lehen mailako azpiegitura bat eta eskulan kualifikatua, baina Iparrorratzak onartzen du gehiago egin beharra dagoela Europak beste ekonomia garrantzitsu batzuen erritmoari eutsi diezaion erronkaz beteriko mundu gero eta lehiakorrago honetan. Helburu du EBren klimaren neutraltasuna etengabe bermatzea eta, aldi berean, oinarriak ezartzen ditu Europa etorkizuneko teknologia eta produktu garbiak asmatu, fabrikatu eta merkaturatzeko leku bihur dadin.
Lehiakortasunerako iparrorratza da Batzordearen 2024-2029 agintaldiko lehen ekimen handia.