Batzordeak arau-hausteei buruzko erabaki batzuk hartu ditu, estatu kideek ez dutelako jakinarazi zein neurri hartu dituzten zuzentarau jakin batzuk estutako ordenamendura eramateko. Batzordeak epatze-gutun bat bidali die hainbat estatu kideri, ez baitute transposiziorako neurri nazionalen berri jakinarazi, transposiziorako epea bukatu berri zaien zuzentarau batzuei dagokienez.
Izan ere, hogeita zazpi estatu kidek oraindik ez dute jakinarazi zer neurri hartu dituzten EBren arlo hauetako hamaika zuzentarauren erabateko transposizioa egiteko: finantza-egonkortasuna, finantza-zerbitzuak eta kapital-merkatuen batasuna, ingurumena, justizia, fiskalitatea, mugikortasuna eta garraioa. Estatu kide horiek bi hilabete dituzte orain epatze-gutunei erantzuteko eta transposizioa betetzeko. Bestela, Batzordeak irizpen arrazoituak ematea erabaki dezake.
Xehetasun gehiago dituen prentsa-ohar bat dago on line eskuragarri.