Von der Leyen lehendakariak Europako industriako lider nagusiei, solaskide sozialei eta alderdi interesdunei dei egin die Europako automobilgintzaren etorkizunari buruzko elkarrizketa estrategikoa abiarazteko. Elkarrizketa horrek lankidetzako prozesu inklusibo baten hasiera markatzen du, sektoreak dituen erronka kritikoei aurre egiteko eta etengabeko arrakasta bermatzeko, Europako ekonomiaren motor nagusia baita. Europako Batzordeko lehendakari Ursula von der Leyenek honako hau adierazi du: «Europako automobilgintza une erabakigarrian dago, eta badakigu zer erronkari egin behar dion aurre. Horregatik ari gara azkar jarduten horiei heltzeko. Elkarrekin erantzun behar diogu funtsezko galdera honi: zer falta zaigu oraindik gure enpresen ahalmen berritzailea askatzeko eta automobilaren sektore sendo eta jasangarri bat bermatzeko. Gaur hasiko den elkarrizketa lagungarria izanen zaigu datozen aldaketei aurre egiteko. Elkarrizketa horren emaitza ekintza-plan integrala izanen da, eta martxoaren 5ean aurkeztuko dugu. Ekintza-plan horrek norabide argia izanen du gure industriak Europan aurrera egin eta mundu mailan arrakastaz lehiatu ahal izatea bermatzeko».

Xehetasun gehiago dituen prentsa-ohar bat eta parte hartzen duten erakundeen zerrenda daude online.