Norbaitek eskatuko balizu zure bizitza pertsonalari buruzko 100 galderari erantzuteko, ondoren erantzunak saltzeko, onartuko al zenuke? Ziurrenik ez.
Zaila izaten ahal da zure datu pertsonalen gaineko kontrolari eustea eta horiek salbu mantentzea. Online erosketak, nabigazioa, sare sozialak… Klik, ekintza eta saio hasiera bakoitzarekin arrasto digital bat uzten duzu. DBEOk bermatzen du zure datuak zuk onartzen duzun moduan baino ezin izanen direla erabili, eta zuri buruzko edozein informazio eskuratzen ahalko duzula.
Baina, jendeak ba al daki benetan nola babestu bere datuak?
Bruselako kaleetan zeuden oinezkoei galdetu genien.
Datuak babesteko egun zoriontsua izan!