18 eta 35 urte bitartean dituzu, eta kezkatuta zaude Europako trantsizio energetiko lehiakor, garbi eta justuarekin? Orduan aukera zoragarria daukagu zuretako. “Energiaren Enbaxadore Gazteak (YEA)” programak aukera paregabea eskaintzen dizu profesional gazteen talde dinamiko batean parte hartzeko urtebetez. Aukera izanen duzu EBren energiaren arloko politikak prestatzen parte hartzeko, politiketan adituak direnekin lankidetzan aritzeko, energia gaiei buruz ikasteko eta mezu politikoak partekatzeko zure komunitateetan. YEA kideek aktiboki hartuko dute parte Energia Iraunkorraren Europako Astearen (EUSEW) eztabaidetan, 2025eko ekainaren 10etik 12ra, eta haratago.

Kontsultatu jarraibide laburrak eta eskaera irizpideak, eta aurkeztu orain zure hautagaitza Energiaren hurrengo enbaxadore gaztea izateko. Eskabideak 2025eko martxoaren 1era arte aurkezten ahalko dira, eta emaitzak 2025eko apirilean jakinaraziko dira.

Informazio gehiago