Batzordeak Bioteknologiako eta Biofabrikazioko Zentro bat jarri du abian, enpresei laguntzeko, bereziki enpresa emergenteei eta enpresa txiki eta ertainei, EBko merkatuan produktu berritzaileak sartzen eta haien lehiakortasuna handitzen. Zentro horrek enpresei lagunduko die, halaber, EB mailan zer laguntza dituzten jakiten eta garatzeko eta hazteko laguntza horiek eskuratzen.
Bioteknologiako eta Biofabrikazioko Zentroak modu erraz eta irisgarrian azaltzen ditu, EBko hizkuntza guztietan, orientazioaren hainbat alderdi, hala nola eskatzaileei prozesu horietan ematen zaien laguntza, bioteknologiaren edo biofabrikazioaren esparruan ikerketarako eta garapenerako laguntza eman dezaketen ikerketa-azpiegiturak, produktu bioteknologiko berriak baimentzeko prozesuak eta askoz gehiago.
Zentro hori Batzordearen «Your Europe» atarian dago, eta tresna operatiboa izanen da Europako legeria egokiari, informazio erraza eta eskuragarria emateko finantzaketa-aukerei eta enpresei laguntzeko sareei buruz.
Bioteknologiako eta Biofabrikazioko Zentroa funtsezko elementua da Batzordearen estrategian EBn bioteknologia eta biofabrikazioa sustatzeko . Bioteknologia industria berritzailea da, EBn azkarren hazten ari den horietako bat, eta datozen urteetan osasuna, nekazaritza, gizakien eta animalien elikadura eta industria iraultzeko ahalmena du Europan. Bioteknologiako eta biofabrikazioko sektore oparoa izatea funtsezkoa izanen da EB lehiakorrago, berritzaileago eta erresilienteago bat eraikitzeko, eta trantsizio ekologiko eta digitalak ongi burutzeko.
Zentroari buruzko informazio gehiago lor daiteke, bai online, bai prentsa-ohar batean.