Urtarrilaren 27a, astelehena
Poloniaren presidentziaren lehentasunak. Poloniako ministroek beren lehentasunak aurkeztuko dituzte parlamentu batzordeekin egin beharreko bileretan. Poloniak EBko Kontseiluaren txandakako presidentetza du 2025eko ekainaren amaierara arte. (astelehenetik ostegunera)
Giza Eskubideak. Kanpo Arazoetako Batzordeak, Giza Eskubideen Azpibatzordeak eta Volker Türk Nazio Batuen Giza Eskubideen aldeko goi komisarioak giza eskubideekin lotutako egungo gai globalei buruz eztabaidatuko dute.
Segurtasun eta Defentsa Batzordea. Segurtasun eta Defentsa Batzorde Iraunkor berria eratzeko bilera, presidentea eta presidenteordeak hautatzeko eta lanean hasteko.
Venezuela. Eskeen Batzordeak lau eskaera aztertuko ditu, Delcy Rodríguez Venezuelako presidenteordea 2020ko urtarrilean Barajasko aireportuan egoteagatik Espainiako Gobernuak EBren zehapenei buruzko erabakia ez betetzeari buruz.
Emakumeen kontrako indarkeria. Genero Berdintasunaren eta Emakumeen Eskubideen Batzordeak eztabaida bat antolatu du NBEko Emakumeen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Batzordearekin. Programa eta parte-hartzaileak.
Urtarrilaren 28a, asteartea
Eskeen Batzordea. Eskeen Batzordeak Espainiako hainbat eskaera eztabaidatuko ditu: Tarragona Avanza Elkartearena, Mediterraneoko korridoreko Castellbisbal-Murtzia tartean adierazle estandarra ezartzeari buruzkoa; haurrei medikamentu antipsikotikoak gehiegi agintzeari buruzkoa; eta GOIDIak Valentzian eragindako kalteen aurrean Babes Zibileko Mekanismoa mobilizatzeari buruzkoa. Agenda osoa
Sare sozialen inpaktua osasun mentalean. Entzunaldi publikoa Genero Berdintasunaren Batzordean, sare sozialek emakume gazteen osasun mentalean duten eraginari buruzkoa.
DSA. Barne Merkatuaren Batzordean eztabaidatzea sare sozialek duten Zerbitzu Digitalei buruzko Legearen betetze-maila.
EBren eta Cabo Verderen arteko arrantzarako akordioa. Arrantza Batzordean bozkatzea EBren eta Cabo Verderen arteko arrantzarako akordioa aplikatzeko protokoloa. Halaber, arrantzako diputatuek Batzordeko ordezkariekin hitz eginen dute 2025 eta 2026rako TACei eta kuotei buruz eta Mediterraneorako urte anitzeko planaren eragin sozioekonomikoari buruz.
Urtarrilaren 29a, asteazkena
Holokaustoaren oroitzapena. Europako Parlamentuak osoko bilkura berezi bat eginen du Bruselan, Holokaustoaren biktimak oroitzeko Nazioarteko Eguna (urtarrilaren 27a) eta Auschwitzen askapenaren 80. urteurrena aldarrikatzeko. Roberta Metsola Parlamentuko presidenteak emanen dio hasiera saio solemneari, eta, ondoren, Corrie Hermannek hitz eginen du, aitaren istorioa kontatzeko: Pál Hermann biolontxelista eta konpositore hungariarra, 1944an naziek erail zutena (asteazkenean, 12:00etan).
Osasun Publikoaren Batzordea. Osasun Publikoaren Batzorde Iraunkor berria eratzeko bilera, presidentea eta presidenteordeak hautatzeko eta lanean hasteko.
Urtarrilaren 30a, osteguna
Atzerri eta segurtasun politika / Segurtasun eta defentsa politika. Kanpo Arazoetako Batzordeak Atzerri, segurtasun eta defentsa politiken egoera txostena bozkatuko du, bai eta Batzordeko eurodiputatuek arlo horietan emandako gomendioak ere. Espero da bi txostenek hizpide izatea Ukrainako gerra, AEBekiko harremanak, Errusiari eta Txinari buruzko Europako politikak, eta EBko hedapen prozesuaren aurrerapenak.
Giza Eskubideak. Kanpo Arazoetako Batzordeak Giza eskubideen eta demokraziaren munduko egoera urteko txostena eta EBrekin lotutako Europako neurriak onetsiko ditu.
Moldaviari finantza laguntza ematea. Kanpo Arazoetako eta Aurrekontuko Batzordeetan bozkatzea 2025-2027 aldirako 1.785 milioi eurora arteko Erreforma eta Hazkunderako Tresna bat sortzeko proposamena, Moldavia EBri atxikitzeko asmoen esparruan egiten ari den erreformei laguntzeko.
Etxebizitzaren Krisiari buruzko Batzorde Berezia. Etxebizitzaren Krisiari buruzko Batzorde Berezi berriak eratze bilera eginen du, presidentea eta presidenteordeak hautatzeko eta lanean hasteko.
Mercosur. Nekazaritzako Batzordean eztabaidatzea, Šefčovič eta Hansen komisarioekin, Mercosur-ekiko akordioa eta horrek nekazaritzako elikagaien sektorean duen eragina.