Pasa den urtarrilaren 20az geroztik, mundua ez da lehen bezalakoa. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidente kargura itzuli da, iazko azaroaren 5eko hauteskundeak irabazi ondoren. Zalantzaz betetako garai berri bat hasi da.
Testuinguru horretan, galdera asko sortzen dira: zein izanen da Trumpen Europarekiko jarrera? Aliantzak mantentzen saiatuko da edo harreman oro suntsituko du? NATOrekiko haustura egonen da?
Galdera horiei guztiei erantzuteko, datorren urtarrilaren 23an, astelehena, 18:00etan eta Europako Parlamentuaren Estrasburgoko egoitzatik, Nicolás Pascual de la Parte (EPP) eta Lina Gálvez (S&D) eurodiputatuek datozen lau urteetan Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko harremana nola alda daitekeen aztertuko dute.
PARTE HARTUKO DUZU?
Bidali zure galderak, baita bideo formatuan ere, sare sozialen bitartez, #LoHablamosA3N etiketarekin. Nahiago baduzu, WhatsApp bidez ere bidal ditzakezu, 636 432 734 telefonora.
Eztabaida antena3noticias.com webgunean eta gizarte sareetan jarraitu ahalko da.