Europako Batzordeak 2024ko urrian argitaratu zuen nekazaritzako elikagaien merkataritzari buruzko azken txostenaren arabera, Europar Batasuneko nekazaritzako elikagaien merkataritza inoiz ezagutu gabeko mailetara iritsi da, 21.700 milioi euroko esportazioekin eta 16.200 milioi euroko inportazioekin, guztira.  Esportazioak % 10 areagotu ziren hiletik hilera, eta, inportazioak, % 19. Urtarriletik urrira bitarteko datu metatuek, aldiz, % 6ko hazkundea adierazten dute inportazioetan eta % 3koa esportazioetan. 

Europar Batasuneko nekazaritzako elikagaien esportazioen kasuan, Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak izan dira berriz ere helmuga nagusiak 2024ko urtarriletik urrira, 44.900 milioi eurorekin eta 25.100 milioi eurorekin, hurrenez hurren. Txinara egindako esportazioak 937 milioi eurotan murriztu ziren (-% 8), zereal, txerriki eta esnekien beherakada dela eta. Produktu esportatuen artean, kafea, tea, kakaoa eta espeziak izan ziren urtarriletik urrira gehien hazi zirenak, oliba eta oliba olioaren esportazioak atzetik zituztela.

Brasiletik datozen nekazaritzako elikagaien Europar Batasunerako inportazioak izan ziren ugarienak, 14.400 milioi eurorekin, zereal bolumenaren eta hazi oleaginosoen prezioen beherakadaren ondorioz % 3ko murrizketa izan badute ere. Boli Kostatik datozen inportazioak izan ziren gehien hazi zirenak (+2.000 milioi euro, +% 60), batez ere kakaoaren prezioen areagotzea dela eta. Aldiz, Australiako eta Errusiako inportazioetan gertatu ziren beherakada handienak. Zereal inportazioak murriztu egin ziren, bai balioaren aldetik bai bolumenaren aldetik ere, baina inportatutako hazi oleaginoso eta proteaginosoek gora egin zuten.

Informazio gehiago