Europako Estatistika Bulegoaren (Eurostat) datuen arabera, 2023an, Europar Batasuneko herritarren % 10,6k ezin izan zuten etxea behar bezala berotu, hots, 2022an (% 9,3) baino % 1,3 gehiagok. Espainian, zifra hori % 20,8koa izan zen, tasarik altuenetakoa.

Europar Batasuneko herrialdeen artean, 2023an etxea behar bezala berotu ezin izan zuten pertsonen portzentaje altuenak Espainian eta Portugalen (biak % 20,8) izan ziren, atzetik Bulgaria (% 20,7), Lituania (% 20,0) eta Grezia (% 19,2) zituztela.

Kontrara, honako herrialde hauek izan zituzten portzentajerik baxuenak: Luxenburgo (% 2,1), Finlandia (% 2,6), Eslovenia (% 3,6), Austria (% 3,9) eta Estonia (% 4,1).

  1. urtearekin alderatuta, etxeak behar bezala berotu ezin dituzten Europar Batasuneko pertsonen portzentajea ehuneko 1,3 hazi zen, % 9,3tik 2023ko % 10,6ra igarota.

Europar Batasuneko herrialdeen artean, 19k gora egin zuten 2022 eta 2023 artean etxeak behar bezala berotu ezin izan zituzten pertsonen portzentajeari dagokionez. Hazkunde handienak Espainian (+% 3,7), Portugalen (+% 3,3) eta Txekian (+% 3,2) izan ziren.

Bien bitartean, Eurostaten datuek adierazten dutenez, Europar Batasuneko zazpi herrialdetan bera egin zuen etxea behar bezala berotzerik ez dutenen ehunekoak. Murrizketa handienak Errumanian (-% 2,7), Zipren (-% 2,3) eta Bulgarian(-% 1,8) izan ziren. Luxenburgon, egoera egonkor mantendu zen, % 2,1eko portzentaje berarekin 2022an eta 2023an.

Informazio gehiago