Gorde tartea ingurumenari buruzko Europako hitzordu garrantzitsuenerako: Bruselan izanen da, ekainaren 3tik 5era.
Lehiakortasuna Europar Batasunaren agendako lehentasunen erdigunean dago. Udaberrian, gainera, “Lehiakortasunaren iparrorratza” eta “Industria garbirako akordioa” ekimenek bultzada eta norabide berria emanen dizkiote europar lehiakortasunari.
Lehiakortasun jasangarria sustatu, hondakinak murriztu, autonomia estrategikoa areagotu eta berrikuntza sustatzeko duen potentzialari esker, ekonomia zirkularrak irtenbide egokiak eskaintzen ditu Europako erronka premiazkoenetako zenbaitetarako.
Aurten, Aste Berdeak «hiru C»-ak aztertuko ditu: clean (garbia), competitive (lehiakorra) eta circular (zirkularra). Halaber, zirkulartasuna gure trantsizio ekonomikoaren erdigunean kokatzeko moduak jorratuko dira. Konferentzian, ezaguerak partekatuko dira, aliantzak sortuko dira eta ekonomia zirkularraren potentziala nabarmenduko da.
Ekainaren 3an eta 4an, maila goreneko eztabaidak antolatuko dira ekonomia zirkularraren alderdi politikoen inguruan. Ekainaren 5ean, berriz, alderdi interesdunen arteko eztabaida sakonek ekonomia zirkularraren potentzialaren ustiaketan jarriko dute arreta, baliabideen erabilera efizientea egiten duen Europa lehiakorra lortzeko.