Aurten, Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Egunean, Auschwitz-Birkenau Alemaniako kontzentrazio eta deuseztatze esparru naziaren askapenaren 80. urteurrena beteko da. Aurrekaririk gabeko Holokaustoaren izugarrikeriak gogoratuko ditugu. Sei miloi judu erail zituzten, milioika biktima gehiagorekin batera. 1,1 milioi Auschwitzen bakarrik.

Gaur egun, antisemitismoaren gorakada bizi dugu gure kontinentean, Bigarren Mundu Gerraz geroztik ikusi gabea. Indarkeriazko gertakari antisemiten areagotze kezkagarria eta Holokaustoaren ukatze eta distortsioa irmotasun handienaz kondenatzen ditugu, baita juduen aurkako konspirazio teoriak eta aurreiritziak ere.

Inoiz baino gehiago, Holokaustoaren biktimak ohoratzeko gure erantzukizuna bete behar dugu. Antisemitismoaren aurka borrokatuko dugu eta Europako juduak babestu eta sustatuko dugu. Diskriminazio, intolerantzia, arrazakeria eta xenofobia modu guztiak salatzen ditugu, eta neurri irmoak hartuko ditugu gizarte demokratikoen aurkako mehatxu horiei aurre egiteko.

Giza duintasunaren errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbide estatua eta giza eskubideak –adierazpen askatasuna eta erlijio edo sinesmen askatasuna barne–, gutxiengoetako kideen eskubideekin batera, izan behar dira gure jardunaren gida momentu oro, Europar Batasunaren oinarrian dauden gu guztion balio komunekin batera.

“Inoiz ez gehiago” orain da.

Informazio gehiago