Europako Batzordeak “HouseEurope! Berritzeko ahalmena” izeneko Europako Herritar Ekimena erregistratu du.

Ekimenaren helburua eraikinen berritzea eta birmoldaketa sustatzea da. Eraikinen berrerabilera sustatzen duen legeria proposa dezala eskatu diote antolatzaileek Europako Batzordeari. Horretarako, berritze obrentzat eta material berrerabilientzat zerga murrizketak, eraikinen potentziala zein arriskuak ebaluatzeko bidezko arauak eta eraikinen egiturak aintzat hartzen dituzten CO2 balio berriak aldarrikatu dituzte.

Ekimen bat erregistratzeko erabakia hartzeko, azterketa juridiko bat egiten da jakiteko ekimena onargarria den Europako Herritarren Ekimenen Erregelamenduaren arabera. Hau da, ez da ekimenaren gaineko Batzordearen aldez aurreko juzgu juridikorik edo politikorik, ezta, ekimenak Europar Batasuneko milioi bat herritarren babesa lortu eta aurrera eginez gero, hartu beharreko neurrien gaineko aldez aurreko erabakirik.

Gaurko erregistroaren ondoren, antolatzaileek sei hilabete izanen dituzte sinadurak biltzeko prozesua abian jartzeko.

Informazio gehiago