ALERT-PYR proiektuak jarraipena ematen die ALERT proiektuaren aurreko deialdian hasitako lan-ildoei, eta mugaz haraindiko lankidetzan sakontzen du larrialdi-egoeretarako. Guztira, 4.995.019,97 €-ko aurrekontua du, eta Europar Batasunak % 65 finantzatzen du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua da Espainia, Frantzia eta Andorrako mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea.

ALERT mugaz haraindiko proiektua (gaztelaniazko akronimoak “Espazio Komun batean Mugaz Haraindiko Arriskuei Aurre Hartzea eta horien aurka Borrokatzea” esan nahi du) helburu honekin sortu zen: ingurumenaren babesa hobetzea mugaz haraindiko perimetroan eta mugaren bi aldeetako larrialdietarako baliabideak arindu eta koordinatzea.

POCTEFA proiektu hori izan zen Pirinio Atlantikoetako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Aragoiko suhiltzaileei elkarrekin lan egiteko aukera eman zien lehena, hala esku-hartze teknikak harmonizatzeko eta giza baliabideak eta baliabide materialak partekatzeko, pertsonak, ondasunak eta ingurumena babesteko misioetan. Suhiltzaileen zerbitzuen mugaz haraindiko lankidetzarako lehen urratsa izateaz gain, programa horrek agerian jarri zituen elkarrekin lan egiteko benetako gaitasuna eta borondatea.

Informazio gehiago