Irhubi Pilota proiektua ezagutzeko bisita arratsaldeko 18:45ean hasiko da, Kondestablearen Jauregian. 19:15etik aurrera, Iruñeko Labrit pilotalekura iritsiko dira, eta 20:00etan, Iruñeko Catedral hotelean, Gaturi II proiektua azalduko da

POCTEFAren Jarraipen Batzordeko kideekin batera, Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria eta Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilaria Gaturi II eta Irhubi Pilota proiektuak bisitatzen izanen dira gaur.

Bi nafar proiektu horiek Interreg POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra) 2021-2027 proiektuaren bitartez finantzatu dira. Gaturi II proiektuaren xedea da Nafarroa nazioarteko helmugatzat posizionatzea turismoa eta gastronomia uztartuta; Irhubi Pilota proiektua, berriz, euskal pilotaren ondare kultural, turistiko eta soziala mugaz gaindiko lurraldean indartzera bideratzen da.

Info