Ogasun Ministerioaren Europako Funtsen Zuzendaritza Nagusiak, Kudeaketa Agintaritzarekin eta Baterako Idazkaritzarekin elkarlanean, Interreg Espazio Atlantikoa 2021-2027 Programako proiektuen hirugarren deialdiaren informazio saioa antolatu du, online.
Informazio saioaren helburua zalantzak argitzea izanen da, erreferentzia terminoei buruz eta hirugarren deialdian parte hartzeko aurkeztu beharreko proiektuetako dokumentazioari buruz. Interreg Espazio Atlantikoa 2021-2027 programaren esparruan proiektuetan parte hartzeko interesa duten eragile guztiei zuzenduta dago.
Saioa gaztelaniaz izanen da, online modalitatean, 2025eko urtarrilaren 22an, 11:00etatik 12:30era (CET).
Interesdunek izena emateko formularioa bete behar dute, nahitaez, esteka honen bitartez.
Era berean, Europako Funtsen Idazkaritza Nagusiaren webgunean ere kontsultatzen ahal duzu iragarkia.
Izen-ematea automatikoki erregistratuta gelditzen da izena emateko formularioan “bidali” klikatu ondotik.
Behar besteko aurrerapenarekin, izena eman dutenek online bilerara batzeko esteka jasoko dute.
Izena emateko epea 2025eko urtarrilaren 21ean bukatuko da.