2025eko lehen seihilekoan, Polonia bigarren aldiz izanen da Europar Batasuneko Kontseiluaren presidentetzan.

Polonia lehen aldiz presidente izan zenetik hamahiru urte eta EBn sartu zenetik hogei urte igaro diren honetan, Poloniak asmo handiko programa aurkeztu du presidentetzarako, Europako segurtasuna indartzeko jardueretan laguntzea izanik ardatz.

Irakurleek errazago arakatu ditzaten poloniar presidentetzaren konplexutasunak, Kontseiluaren Liburutegiak baimendutako baliabide garrantzitsuen gida osatu du.

Erlaitz edo fitxetan arakatuz gero, liburuak, artikuluak, datu-baseak, webguneak, bideoak eta EBren argitalpenak aurkituko dituzu. Zerrenda ez da itxia, baina heldu diren hilabeteetan eztabaidatuko diren gaiei buruz gehiago jakiteko lagungarri izanen zaizu.

Liburutegiaren gida

Informazio gehiago