Deialdiak, guztira, 14.920.000 euro banatuko ditu, gehienez ere 3.000.000 eurokoa izanen den zabalpen aukerarekin. Laguntzak lantokia Nafarroan duten eta bertan I+G jarduerak garatzen dituzten SINAIko enpresa eta agenteei zuzendutakoak dira, gehienez ere hiru urteko proiektuak garatzeko, 2025etik 2028ra, eta gutxienez ere diruz laguntzeko moduko 1 milioi euroko aurrekontuarekin.

Deialdiaren helburua Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (S4) identifikatzen diren sektoreekin lerrokatuta dauden inpaktu handiko proiektuak bultzatzea da, erronka hauen esparruan: Volta, Aero, Gema, Alpes, Iris, Idea, Siberia eta Zirkular. Horrez gain, 2021-2027 aldirako Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntza programa esparrua den “Horizonte Europa” programarekin zerikusia izan beharko dute proiektuek.

Deialdia, beranduenez, otsailaren 14an NAOn argitaratzea aurreikusi da.

2025-2028 aldian I+G proiektu estrategikoak gauzatzeko laguntzak