Europako Batzordeak Cherenkov Telescope Array Behatokiko Ikerketa Azpiegituren Europako Partzuergoa (CTAO ERIC) sortu du. Partzuergo horrek eraiki eta ustiatuko du gamma izpien mundu osoko lurreko behatokirik handi eta ahaltsuena, hartara astropartikulen munduko fisikan mugarri garrantzitsua jarrita. Instalazio aitzindari horrek gaur egun dugun unibertsoaren ulermena erabat aldatuko du eta zientzia iraultzailea ekarriko du heldu diren hamarkadetarako.

Partikulen fisikaren eta astronomiaren arteko zubia eratuz, CTAO behatokiak aurrerapen zientifiko iraultzaileak ahalbidetuko ditu, XXI. mendeko zientziaren etorkizuna moldatuko duen mezulari anitzeko astronomiaren garai berria irekiz. Behatokia hamarkada honen bukaerarako erabilgarri egotea espero da.

Astrofisika modernoaren abangoardia izanik, Behatokiak gure garaiko auzi funtsezkoenetako zenbait landuko ditu, hala nola partikula erlatibisten jatorri eta eginkizuna, muturreko inguruneen propietateak eta fisikaren mugak. Ezagutzen diren gamma izpien iturri kosmiko igorleen katalogoa hamar bider areagotuz, CTAOk 1000 objektu berri baino gehiago detektatuko ditu, modu horretan kosmoseko gertakari garrantzitsuenen inoiz ez bezalako ikuspegia eskainita.

Informazio gehiago