Urtarrilaren 9an (osteguna) mintegi birtual interaktibo bat izanen da (webinarra), zeinean azalduko baita gastuen erregistroa nola egin SIGEFA plataformaren moduluan. Mintegi hori POCTEFA 2021-2027 programako mugaz gaindiko proiektuetan parte hartzen duten erakunde bazkide guztiei zuzenduta dago. Goizeko 11etan hasiko da, eta ordubete inguru iraunen du.
Urte natural bakoitzean erakunde bazkide batek egin behar du bere gastu-deklarazioa, proiektuarekin lotutako gastuak SIGEFA plataforman erregistratuz eta lehen mailako kontrolera aurkeztuz.
Webinar hau SIGEFA kudeaketa-plataformaren garapen berriak azaltzeko onlineko mintegietan hirugarrena da.
Saioa gaztelaniaz eta frantsesez izanen da, interpretazio-zerbitzuarekin. Izena emateko esteka hau da: https://us06web.zoom.us/webinar/register/WN_LORMewo7TY-0BtxLQW0rPw