Halako laguntzen 12.000 eskaera baino gehiago jaso dira, zeinak bateragarriak baitira % 30erainoko kenkari fiskalarekin

Industriako eta Enpresa Trantsizio Ekologiko eta Digitaleko Departamentuak autokontsumorako laguntzen beste bi emakida egin ditu, denera 2,7 milioi euro jasotzen dituztenak. Elektrizitatea sortzeko iturri horrek hazkunde esponentziala izan du azken urteetan, potentzia 20 MW-etik 220 MW-era handitu baita 2019tik hona. Instalazioen kopurua bost aldiz handitu da denbora horretan, 10.036ko kopururaino. Bultzada hori, neurri batean, Next Generation funtsetatik datozen autokontsumorako laguntzetatik gertatu da, zeinei kenkari fiskalak gehitu baitzizkien Nafarroako Gobernuak. Laguntzak eskatzeko epea bukatu bada ere, autokontsumoko instalazioen jabeek oraindik ere eska dezakete kenkari fiskal hori, % 30erainokoa.

Hasiera batean, Nafarroari 12,2 milioi euro eman zitzaizkion laguntza horietarako Next Generation funtsetatik. Hala ere, eskaera-kopurua dela-eta, eta departamentuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuak eskaerak ezarritako epean eta moduan ebatzi dituenez, funtsen zabalkuntza eskatu ahal izan da. Zehazki, 2022an 12,2 milioi euroko zabalkuntza eman zen; 2023an, bi zabalkuntza egin ziren, 13,2 milioi euroren baliokoak, eta 2024an azken zabalkuntza bat egin zen, 2,4 milioi eurokoa.

Informazio gehiago