Europako Gazteriaren Karlomagno Saria urtero ematen zaie gazteek zuzentzen dituzten eta ildo hauek jorratzen dituzten proiektuei: demokrazia sustatzea, herritartasun aktiboa bultzatzea eta komunitateak batzea. Agerian jartzen du gazteriak lan bikaina egiten duela egunero europar nortasunaren sentimendu komun bati forma emateko eta Europaren etorkizunean eragina izateko.
Europako Parlamentuak eta Akisgrango Karlomagno Nazioarteko Sariaren Fundazioak batera antolatua da saria, eta Europako hiru proiektu nabarmen aintzatesten ditu. Lehenbiziko saria 7.500 eurokoa da, bigarrena 5.000 eurokoa, eta hirugarrena 2.500 eurokoa.
Herrialde bakoitzeko proiektu irabazleen ordezkariak lau eguneko bidaia batera gonbidatuko dituzte, Akisgranera (Alemania). Europako irabazle gertatzen diren hiru pertsonek aukera izanen dute Europako Parlamentua bisitatzeko, Bruselan edo Estrasburgon. Horretaz gain, proiektu bakoitzeko ordezkari batek Schuman praktikaldia egiteko aukera izanen du.
EBn bizi bazara, 16 eta 30 urte bitarte badituzu eta proiektu bat baldin baduzu zure komunitatearen barruan edo kanpoan nabarmentzen dena, aurkeztu zaitez Europako Gazteriaren Karlomagno Sarira eta eraman ezazu zure proiektua Europako eszenara. Aurkeztu zure eskaera, urtarrilaren 9tik 30era, hemen: https://charlemagneyouthprize.eu
Informazio gehiago: youth@europarl.europa.eu