2023an, EBko biztanleriaren %16,2 —hau da, 71,7 milioi pertsona inguru— pobrezia-arriskuan zegoen. Pobrezia-arriskuaren tasa pobrezia-atalase nazionaletan oinarritzen da, eta mapak eskualdeka erakusten du pobrezia-arriskua, lurralde-unitate estatistikoen nomenklatura erabiliz.
Eskualdeka hartuta, EBko hamar eskualdetan zen % 30etik gorakoa pobrezia-arriskuan zeuden pertsonen proportzioa.
Ehunekorik handienak Frantziaren eskualde ultraperiferikoan erregistratu ziren, Guyanan, han pobrezia-arriskuan baitzeuden pertsonen erdiak baino gehiago (% 53,0); haren ondotik, Italiako bi eskualde zeuden, Calabria (% 40,6) eta Sizilia (% 38,0).
Beste muturrean, 26 eskualdek % 10etik beherako ehunekoak izan zituzten. Errumaniako Bukarest-Ilfov eskualdean erregistratu ziren pobrezia-arriskuan dauden pertsonen tasarik baxuenak (% 2,1); haren ondotik, Italiako Bozen probintzia autonomoa (% 3,1) eta Belgikako Ekialdeko Flandria eskualdea (% 5,4%).