Europako funtzionarioak eskoletako geletara itzuliko dira Europan bizi duten esperientzia azaltzera. Maite Galán, policy officer-a Europako Batzordeko Fiskalitateko eta Aduana Batasuneko Zuzendaritza Nagusian (TAXUD), Iruñean izan da Europan bizi duen esperientzia kontatzen.
Aurten ere, EBren enbaxadore den Iruñeko San Cernin ikastetxearekin egindako Back to School ekitaldian izan dugu Maite Galán, Europako Batzordeko policy officer-a. Hitzaldi bat eman du Lehen Hezkuntzako 6. Mailako ikasle guztientzat, Europar Batasunari buruz eta Europako erakundeetan lanean izan duen esperientziari buruz.
Back to School ekimena Europako Batzordeak sustatu du Europa ikasgeletara hurbiltzeko. Programak bi helburu ditu. Alde batetik, ikasleei gizon-emakume horien esperientziak azaltzea: Bigarren Hezkuntzako edo Batxilergoko ikasle zirenean bizi izandakoak; zer erabaki hartu zituzten eta zer motibazio izan zituzten ibilbide profesionala aukeratzerakoan. Harreman zuzen eta hurbil baten bidez, ikasleek pertsona horien alderdirik gizatiarrena ezagutuko dute.