Energia Jasangarriaren Europako Asteko Konferentzia Politikoa da energia berriztagarriei eta energiaren erabilera eraginkorraz Europan egiten den konferentziarik handiena. Konferentzia Politikoaren 19. edizioa formatu hibridoan eginen da Bruselan, eta online, 2025eko ekainaren 10etik 12ra.
Europako Batzordeak eta energiaren sektoreko alderdi interesdunek energia berriztagarriari buruzko saioak antolatzen dituzte, non nabarmentzen baitira aurrerapauso politiko berriak, jardunbide hobeak eta ideia berriztagarriak. Saio horietaz gainera, EUSEWk komunitatea konektatuko duten harremanak ezartzeko aukerak eskainiko ditu, eta EUSEW sariek energia jasangarriaren alorrean ekarpen esanguratsuak egin dituzten pertsona, proiektu eta ideia garrantzitsuak ohoratuko dituzte.
Halaber, Gazteentzako Energiaren Europako Egunean, 18 eta 34 urte arteko gazteek ideiak partekatuko dituzte, hausnartzeko nola eraldatu behar den Europa, klimari dagokionez neutroa den lehen kontinentea izan dadin.
Ekimen horiek guztiak EUSEWn sartzen dira, eta haren helburua da energiaren sektoreko alderdi interesdunen artean lankidetza eta ezagutza-trukea bultzatzea.