Europako Parlamentuaren Espainiako Bulegoak  gonbita egin du 2025eko urtarrilaren 22an Europako legegintza-prozedurari eta parte-hartzeari buruz gizarte zibileko erakundeentzat antolatuko den onlineko prestakuntzarako.

Zenbait sektoretako erakundeei zuzenduko zaie jardunaldia; besteak beste, hirugarren sektoreari, enpresa-sektoreari eta sindikatuei. Profil guztietako profesionalek parte har dezakete prestakuntzan: erakunde-harremanen eta Europako gaien arduradunak, EBri buruz gehiago jakin nahi dutenak, etab.

Prestakuntza-saioa goizez eginen da, 9:30etik 11:45era. Aldez aurretik erregistratzea eskatzen da. Erregistratzeko eta ekitaldiko egitaraua ikusteko, esteka honetara jo dezakezu.

Konexio-plataformarako esteka ekitaldiaren aurreko egunetan bidaliko da. Esteka hori jasotzeko, beharrezkoa da ekitaldian erregistratuta egotea.

https://together.europarl.europa.eu/event/formacion-procedimiento-legislativo-europeo-2025-01-22-25807/register#scrollTop=0