Langileen Hautaketako Europako Bulegoak (EPSO) oposizio orokorrak deitu ditu oposizio-lehiaketa sistemaren bidez, erreserbako zerrendak egiteko Europar Batasuneko erakunde, organo eta organismoek funtzionario berriak (itzultzaileak, AD 5 gradua) kontratatzeko aukera izan dezaten horietatik abiatuta.

Itzultzaileentzako oposizioen hurrengo deialdia zortzi hizkuntzatarako eginen da: daniera, greziera, ingelesa, frantsesa, gaztelania, italiera, maltera eta nederlandera.

Azpimarratu behar da parte hartzeko betekizun bakarrak direla –Europar Batasuneko herrialde bateko nazionalitatea izateaz gain– EBko hizkuntza bat erabat menderatzeko gai izatea (ama hizkuntza nahiz lanekoa), gutxienez ere EBko beste bi hizkuntza oso ondo jakitea (C1 maila gutxienez) eta unibertsitateko titulazio bat izatea edozein diziplinatan. Ez da esperientzia profesionalik eskatzen

Oposizio orokorren deialdia EBren Aldizkari Ofizialaren webgunean argitaratu da, hemen: EUR-Lex – C/2024/07118 – ES – EUR-Lex

Informazio guztia eskuragarri dago Langileen Hautaketako Europako Bulegoaren (EPSO ingelesezko siglak) webgunean.

Europako Batzordeak eta deialdi hau sustatu duten Europako gainerako erakundeek informazio saio bat eginen dute abenduaren 16an Europar Batasuneko oposizioen ezaugarriak azaltzeko eta deialdi zehatz honen betekizunen berri emateko. Ekitaldia presentzialki jarraitzen ahalko da Europako Batzordearen Espainiako Ordezkaritzaren egoitzetan (Madril eta Bartzelona), bai eta birtualki ere Webez plataformaren bidez. Parte hartzeko modalitatea zeinahi ere den, funtsezkoa da izena ematea honako formulario elektroniko honen bitartez.