Europako Parlamentua hezkuntzako tresnen kutxa bat ari da garatzen 11 eta 24 urte arteko gazteak inspiratzeko demokrazia parlamentarioarekin eta herritar aktiboekin konpromisoa har dezaten. Baliabide horiek espezifikoki diseinatu dira hezitzaileek eskoletan, unibertsitateetan eta gazteen nahiz hezkuntza ez formaleko programetan erabil ditzaten, datorren belaunaldian eragin iraunkorra izaten laguntzeko. Prozesu horretan laguntzeko, Europako Parlamentua kontsulta egiten dabil Europa osoko irakasleei eta hezitzaileei inkesta espezifiko baten bitartez, eta eskertuko luke EUROPE DIRECT zentroek ere inkesta zabalduko balute eskola eta unibertsitate sareetan, ahalik iritzi gehien biltzeko. Inkesta 24 hizkuntzatan egiten ahal da (hizkuntza aukeratzeko “hizkuntzak” apartatura joan behar da, goiko eskubiko ertzean). Ekarpenak egiteko azken eguna 2025eko urtarrilaren 5a da.

Inkestara joateko esteka