Europako Parlamentuko batzordeek eta ordezkaritzek, abenduaren 9tik 15era bitarte, mundu digitalean emakumeen ahalduntzea nola hobetu aztertuko dute, Genero Berdintasunaren Europako Astearen bosgarren edizioaren markoan.

Genero Berdintasunaren Europako bosgarren Astean zenbait eztabaida eta ekitaldi izanen dira, “Mundu digitala: segurtasuna eta ahalduntzea” lelopean Eurodiputatuek genero berdintasuneko gaiei helduko diete askotariko eremu politikoetan, eta arreta jarriko dute emakumeek sarean dituzten aukeretan nahiz erronketan, Genero Berdintasunaren Europako Asteaz arduratzen den Europako Parlamentuko presidenteorde Antonella Sbernaren (ECR, Italia) bideo adierazpen honek erakusten duen bezala.

Urteroko ekitaldi hori hastear dago, eta Parlamentuko presidente Roberta Metsolak azkenaldian genero berdintasunaren legeen alorrean izandako lorpenak nabarmendu ditu, barnean hartuta Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko zuzentaraua. Metsola presidenteak adierazi zuenez, berdintasunaren alorreko lana harago joaten ahal da, emakumeen nahiz nesken gaitasun digitaletan eta STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) heziketan zentratuz, eta sareko eta sarez kanpoko espazioetan haien segurtasuna hobetuz. Metsola presidentearen hitzetan, “Europako Parlamentuak konpromisoa hartu du guztiontzako Europa bidezko eta berdinzalea lortzeko. Emakume guztiak sentitu behar dira seguru eta ahaldundurik noranahi doazela ere, bai sarean bai saretik kanpo”. Ikusi adierazpen osoa hemen.

Informazio gehiago