Nafarroan sustatutako ziurtapen sistemak European Digital Skills Certificate (EDSC) Europako ziurtapen proiektua hartzen du erreferentziatzat, Europako Batzordearen Joint Research Consortium (JRC) delakoak sustatua. EDSC kalitate-estandar gisa planteatzen da, administrazio publikoek eta erakunde pribatuek egungo gaitasun digitalen ziurtagiriak sortzea edo egokitzea ahalbidetzen eta sustatzen duena, Europar Batasunaren lurralde osoan elkarreragingarria den ziurtapen sistema bat ezarriz.

Europako Kontseiluaren etengabeko ikaskuntzarako funtsezko konpetentziei buruzko 2018ko maiatzaren 22ko Gomendioak bereziki azpimarratu du konpetentzia digitalen maila zabaltzeko eta hobetzeko beharra, bai hezkuntzaren eta prestakuntzaren fase guztietan, bai biztanleriaren segmentu guztietan.

Gaur egun, Europar Batasunak DIGCOMP dauka; esparru hori tresna gisa sortu da, Europa mailan herritarren gaitasun digitala hobetzeko, estatu kideei gaitasun digitalaren garapena babesteko politikak prestatzen laguntzeko eta berariazko taldeen gaitasun digitalak hobetzeko hezkuntza eta prestakuntza ekimenak planifikatzeko. DIGCOMPek bost gaitasun arlo bereizten ditu: informazioa eta datuak bilatu eta kudeatzea; komunikazioa eta lankidetza; eduki digitalak sortzea; segurtasuna; eta arazoak konpontzea.

Informazio gehiago