EBren Nekazaritzako Elikagaien Egunekin bat etorriz, Europako Batzordeak EBren epe ertainerako nekazaritza ikuspegiei buruzko azken txostena argitaratu du, zeinak merkatu proiekzioak egin baititu EBko nekazaritzarako 2035era arte. Txostenaren arabera, EBko nekazaritza sektoreak nekazaritzako elikagaien esportatzaile garbia izaten jarraitu behar du, eta munduko elikagaien segurtasunean lagundu. Aldi berean, klima aldaketara eta kontsumitzaileen eskariaren bilakaerara egokitu beharko da.
Txostenak erakusten du EBk nekazaritzako elikagaien esportatzaile garbia izaten jarraitzen duela eta bere autosufizientziari eusten diola oinarrizko produktu gehienetan. Labore iraunkorretarako azalera handitu eginen da; larre iraunkorrak eta lurrak kentzea, berriz, egonkorrak izan litezke. Espero da zerealen eta olio-hazien errendimendua 2035era arte handitzea, nekazaritza zehatzaren bilakaera positiboari, digitalizazioari eta lurzoruaren osasuna hobetzeari esker. Horrela, klima aldaketa eta nekazaritzako sargaien eskuragarritasun txikiagoa konpentsatuko dira.
Txostenak klimak eta ingurumenak EBko nekazaritzarako dituzten ondorioak ere aztertzen ditu, 2035erako merkatu proiekzioetan oinarrituta. Emaitzek erakusten dute azterketan aipatutako ingurumen eta klima adierazle guztiek hobera eginen dutela, eta berotegi efektuko gasen emisioak, amoniakoaren isuriak eta nitrogeno soberakinak murriztea aurreikusi da.