Europako Batzordeak proiektuen deialdi berri bat argitaratu du, 60 milioi euroko aurrekontua duena, 130 proiekturi baino gehiagori laguntzeko, kultura eta sormen sektore guztietako artista eta alderdi interesdun aktiboek parte hartuko duten jarduera eta ekimen sorta zabal baten barnean. Deialdia Europa Sortzailearen 2025eko urteko lan programaren barruan dago.
Glenn Micallef Belaunaldi arteko ekitatearen, gazteriaren, kulturaren eta kirolaren komisarioak honako hau adierazi du: «Europako kultura lankidetzako proiektuen 2025erako deialdia abiarazi da. 60 milioi euro emanen ditu, Europako kultura aniztasun aberatsa erakusteko. Hainbat eremutan (antzerkia, dantza, musika ondarea eta beste batzuk), Europa Sortzailea programak Europa osoko eta horretatik kanpoko erakundeei laguntzen die kulturaren botere integratzailea indartzen».
Hautagai onargarriek 2025eko maiatzaren 13ra arteko epea dute eskabideak aurkezteko. Online informazio gehiago eskaera prozedurei eta onargarritasun irizpideei buruz.