Atzo, 13:35ean, egin zen 2023/2024 ikasturtean Monjardín Lizeo Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadorearen ordezkari izan diren 25 gazteek 2024/2025 ikasturterako 12 ordezkariei ordezkaritza eskualdatzeko zeremonia, lizeoko ekitaldi-aretoan. Ikasturte honetan enbaxadore diren ikasleek ezagutuko dute zer aukera ematen dizkien Europako herritartasunak, jabetuko dira zer eginkizun betetzen duen Europako Parlamentuak Europan erabakiak hartzeko prozesuan eta ulertuko dute, besteak beste, nolako garrantzia duen Europako Parlamenturako hauteskundeetan bozkatzeak.
Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreak hezkuntza-programa bat dira, bigarren hezkuntzako, batxilergoko, hezkuntza bereziko eta lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleentzat (DBHko 4. maila, Batxilergoko 1. eta 2. mailak eta Lanbide Heziketa). Programaren helburua da Europaren eta Europako demokrazia parlamentarioaren ezagutza sustatzea gazteen artean, eta Europar Batasunaren eta, bereziki, Europako Parlamentuaren inguruko ezagutza aktiboa ematea.
Programan parte hartzen duten ikastetxeek konpromiso hauek hartzen dituzte:
- Madrilen 2025-26 ikasturtearen hasieran eginen den derrigorrezko prestakuntza batera joatea (gastu guztiak bere gain hartzen ditu Europako Parlamentuak).
- Europako Parlamentuari buruzko informazio-puntu eguneratua edukitzea ikastetxean, ikusteko moduko toki batean.
- Europako Parlamentuak emandako material didaktikoak lantzea.
- Ikasturtean zehar Europar Batasunarekin zerikusia duten jarduerak egitea.
- Maiatzaren 9a ospatzea ikastetxean.
Zentroak aukeratzeko, honako alderdi hauek hartzen ohi dira: motibazioa, programara bideratuko dituzten baliabideak, Europari buruz egindako jarduerak, oreka geografikoa, ikastetxe-mota eta ikastetxearen ingurunea. Oreka bilatzen da, halaber, autonomia-erkidegoen artean eta hiriguneen eta landa-eremuen artean. Urte bakoitzeko plaza-kopurua oso mugatua da.